Mundua -
Atentatu bikoitza
Breivik tirokatzeko eta hiltzeko agindua zuen Norvegiako Poliziak
Segurtasun indarren iturrien arabera, Utoyako irlara joan zen polizia unitateak pistola erabili zuen Breivik mehatxatzeko. Irla horretan 32 urteko hiltzaileak hainbat gazte hil zituen.
Erredakzioa
Osloko atentatu bikoitzaren egilea tirokatzeko eta hiltzeko agindua zuen Norvegiako Poliziak, gaur NTB agentziak jakinarazi duenez. Anders Behring Breivikek 76 pertsona hil zituen iragan ostiralean.
Segurtasun indarren iturrien arabera, Utoyako irlara joan zen polizia unitateak pistola erabili zuen Breivik mehatxatzeko. Irla horretan 32 urteko hiltzaileak hainbat gazte hil zituen.
Hala ere, azken momentuan Breivik tirokatzeko agindua bertan behera utzi zuten, gainean armarik ez zeramala argudiatuz.
Eskuak igo eta bere burua poliziari entregatu egin zion, Poliziaren arabera, eta horrek hiltzailea tirokatzeko aginduaren inguruko erabakia baldintzatu egin zuen.
Agentziaren arabera, Breivik poliziekin "negoziatzen" saiatu zen.Bestalde, segurtasun kamarei esker, poliziak bazekien hiltzailea Breivik zela, tiroketa gertatu aurretik, Afterposten egunkariak azaldu duenez.