Mundua -

Atentatu bikoitza

Stoltenberg: 'II. Mundu Gerratik ezbeharrik latzena da Norvegian'

"Nire gaztetako paradisuaren kontrako erasoa izan da, orain infernu bilakatuta", Jens Stoltenberg Norvegiako lehenengo ministroak esan duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jens Stoltenberg leen ministro norvegiarrak esan du bart gertatutako atentatu bikoitza Bigarren Mundu Gerratik herrialdean izan den "tragediarik latzena" dela. Oslo hiriburuan eta handik hogei kilometrora dagoen Utoyan irlan izandako atentatu bikoitzaren ondorioz gutxienez 91 lagun hil dira.

Stoltenbergek adierazpen horiek egin ditu telebistan zuzenean eskaini duten prentsaurrekoan. "Nire gazteriaren paradisuari egindako atentatua izan zen, orain infernu bat bilakatu da", esan du politikariak. Lehen ministroak berak atentatuak gertatu aurretik gaur kanpaldia bisitatzeko asmoa zuen.

Knut Storberget Justizia ministroak prentsaurreko berean esan duenez, poliziak orain arte publiko egin dituen albisteak zuzenak direla. Beraz, atentatuekin erlazionatuta atxilotu duten 32 urteko gizonezko norvegiarrak eskuin muturreko taldeekin harremanak zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea