Mundua -

Itxuraldatuta, telebistan

Yemengo presidenteak atentatuaren ondorengo lehen agerraldia egin du

Joan den ekainaren 4an atentatu batean zauriak jasan zituen eta Saudi Arabian da ordutik. Telebistan egin duen agerraldian adierazi duenez, zortzi ebakuntza egin dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ali Abdala Saleh Yemengo presidentea telebistan agertu da, erabat itxuraldatuta, erredura zantzuekin eta gorputza mugitu ezinik. Atentatua pairatu ondoren lurraldeko telebista kate ofizialean egin duen lehen agerraldia izan da.

Saleh joan den ekainaren 4an joan zen&' || 'nbsp; Saudi Arabiara, jauregi presidentzialaren kontrako atentatu batean zauriak jasan eta gero. Antza, zortzi ebakuntza egin dizkiote Riaden.

Boterearen esku aldatzearen inguruko inolako erreferentziarik ez du egin bere hitzaldian. Pertsiar Golkoko lurraldeek babesten dute ekimen hori, Yemengo oposizioak onartu du, ez, ordea, Gobernuak.

Hilabeteko epean boterea Abdo Rabu Mansur Hadi presidenteordeari ematea hitzartu du Golkoko Kooperazio Kontseiluak eta bi hilabete geroago hauteskundeak egitea.

Yemen urtarrilaren amaieraz geroztik dira nagusi protestak. Oposizioak Salehren agintaldia amaitzea eta politika erreforma berriak nahi ditu. Arabiar penintsulako lurralderik txiroena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea