Mundua -
Analisia
Murdoch eta kazetaritzaren inguruko hausnarketa
The News of the World-ek, Londresko atentatuen biktimak, Afganistanen hildako soldaduen senitartekoak eta bahitutako neskak zelatatu zituen. Murdochek zalaparta sahiesteko egunkaria itxiko du.
Jesus Torquemada
Rupert Murdoch zabor kazetaritzaren banderadun nagusia da. Bere irrati, telebista eta egunkariek harrera oso kontserbadoreak defendatzen dituzte politika, ekonomia eta gizarte arloan; baina, horrez gain, eskandaluaren eta txutxu-mutxuen kazetaritza jorratzen dute.
Bere egunkarietan, the Sun-ek adibidez , arrazismoa bultzatzen du, chauvinismoa, sexismoa , herrialdeen arteko ezinikusia, eta guzti horri sarritan populismo usaina hartzen zaio.
Azken eskandalua sekulakoa izan da: igandeetako The News of the World egunkari sentsazionalistak, Londresko atentatuen biktimak, Afganistanen hildako soldaduen senitartekoak eta bahitutako neskak zelatatu zituen.
Murdochek zalaparta sahiestearren The News of the World ixtea erabaki du, igande honetan argitaratuko dute azken aldiz. Batez ere telebistekin daukan negozioa utzi nahi du salbu . Sky telebistaren % 39 kontrolatzen du eta bere helbura ehuneko ehuna erostea da, operazio hau gauzatzeko gobernuak trabarik ez ipintzea nahi du.
Dena den, Murdochekin gertatu denak hausnarketarako bidea eraiki behar du kazetaritzan. Berria,espektakulu bihurtu da, irudiek edota argazkiek dute garrantzia eta ez idatzitakoak. Edozer gauzari esklusiba izenburua jartzen dio.