Mundua -

Etxe Zuria

Irango industriei eta 8 goi-karguduni zigor ekonomiko berriak ezarri dizkiete AEBek

Besteak beste, Ali Shamkhani Segurtasun Kontseilu Nazional Goreneko idazkariari eta herrialdeko altzairu, burdin eta kobre "ekoizle nagusiei" zigor berriak ezarri dizkiete.

Mike Pompeo Estatu idazkaria eta Steven Mnuchin Altxorreko idazkaria Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Mike Pompeo Estatu idazkaria eta Steven Mnuchin Altxorreko idazkaria Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Mike Pompeo Estatu idazkaria eta Steven Mnuchin Altxorreko idazkaria Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Besteak beste, Ali Shamkhani Segurtasun Kontseilu Nazional Goreneko idazkariari eta Irango altzairu, burdin eta kobre "ekoizle nagusiei" zigor berriak ezarri dizkiete Amerikako Estatu Batuek.

"Terrorismoa finantzatzeari utzi eta arma nuklearrak sekula ez izateko konpromisoa hartu arte zigorrek jarraituko dute", adierazi du Steven Mnuchin Altxorreko idazkariak Etxe Zurian. Mike Pompeo Estatu idazkariak agerraldian lagundu du.

"Iraken misil balistikoekin egindako erasoetan parte hartu dute goi-kargudunek", justifikatu du Mnuchinek. Irango "metal ekoizle nagusiak" zigortuko dituztela azaldu du, baita "eraikuntza, manufaktura eta meatzaritza sektoreak" ere.

Pompeo: "Iranek nazio normal bat bezala jokatzea nahi dugu"

Ondorioz, "eskualdean jarduera terroristak babesteko" dozenaka milioi dolar sartzea eragotziko dute, Mnuchinek adierazi duenez.

Era berean, Mohammad Reza Ashtiani Irango Indar Armatuetako buruzagiaren ondokoa eta Gholamreza Soleimani Guardia Iraultzaileko Basij miliziaren zuzendaria zigortuko dituzte.

"Iranek nazio normal bat bezala jokatzea nahi dugu", esan du Pompeok.

Donald Trump AEBetako presidenteak zigorrak ezarri behar zituztela aurreratu zuen, iragan asteazkenean Iranek AEBetako tropei misil balistikoekin eraso ondoren.

Bestalde, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak ostiral honetan adierazi duenez, duela bi egun lurra jo zuen hegazkina Irango defentsa sistemek "bota ahal izan zuten". Horregatik, "ikerketa sakona" egin ahal izateko lankidetza eskatu dio Stoltenbergek Irani. 176 bidaiari hil ziren.

“Ez naiz xehetasunetan sartuko, baina NATOko zenbait aliaturen txostenak ez sinesteko arrazoirik ez dugu. Hegazkinak Irango defentsa sistemak bota zutela dioten informazioengatik kezka agertu dute”, azaldu du Stoltenbergek Europar Batasuneko (EB) ministroen bilerara heldu denean, Bruselan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Iran Donald Trump