Mundua -
Hauteskundeak
42 milioi lagunek botoa eman dute Thailandiako Parlamentua berritzeko
42 alderdi politiko eta 3.800 hautagai inguru aurkeztu dira hauteskundeetara. 195.000 polizia eta soldadu inguru izan dira hauteskunde garaian liskarrak ekiditeko.
Erredakzioa
Thailandiako hauteslekuak ateak ireki dituzte gaur, igandean, boto-emaileek Parlamentu berria aukeratzeko. Azken bost urteetan, hauste soziala eman da herrialdean eta horren ondorioz, thailandiarrak krisian murgilduta daude. Horrenbestez, lehia handia izango da Parlamentu berria aukeratzeko hauteskundeetan.
3.800 hautagai inguru eta 42 alderdi politiko aurkeztu dira hauteskundeeta 500 aulki lortzeko asmoz. Guztira, 67 milioi biztanle ditu Thailandiak. Horietatik, 42 milioi thailandiarrek dute boza emateko eskubidea.
98.800 hauteslekuak itxi ostean, zazpi ordu emango dituzte bozak zenbatzen. Ondorioz, Hauteskunde Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, emaitzak 22:00 (15:00 GMT) inguruan ezagutu ahal izango dira, hau da.
195.000 polizia eta soldadu inguru izango dira liskarrak ekiditeko. Botoen erosketa eta salmenta kontrolatzeko operatiboak areagotu ditu Poliziak azken egunetan. Izan ere, Thailandiako hauteskundeetan askotan egin ohi dira bozen erosketak eta salmentak.