Mundua -
Ministroen bilera
Greziari laguntzeko 12.000 milioi euroak desblokeatu ditu Eurotaldeak
Horrez gain, Euroguneko Finantza ministroek bigarren erreskatearen antolaketa errepasatu dute. Bigarren erreskate horri esker, Greziaren beharrizanak 2014ra arte beteko dira.
Erredakzioa
Euroguneko Finantza ministroek Greziako erreskatearen bosgarren zatia desblokeatzea eramaki dute. Horri esker, Atenasek 12.000 milioi euro jasoko du beharrizan larrienei aurre egiteko.
Presidentetzak komunikatu batean iragarritakoaren arabera, Eurotaldeak zati horretatik dagokion pusketa (8.700 milioi) ordaintzeari oniritzia eman dio, aste honetan Greziako Gibernuak murrizketa plana onartu ondoren.
Gainontzeko 3.300 milioiek Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) onarpena behar du. Hori NDFren hurrengo bileran eztabaidatuko dute baina epe laburrean ordaintzeko asmoa dutela adierazi dute dagoeneko.
Bigarren erreskatea
Horrez gain, Euroguneko Finantza ministroek bigarren erreskatearen prestaketa errepasatu du. Erreskate horrek 2014. urte arteko beharrizan guztiak beteko ditu.
Honen harian, banketxeek erreskatean parte hartzeari buruz esandakoak aintzat hartu dituzte, Frantziak eta Alemaniak euren bankuekin izandako negoziazio informalen ostean.
Atenaseko Ta Nea egunkariak zabaldutakoaren arabera, bigarren erreskatearen zenbatekoa 85.000 milioi eurokoa izango da. 2010ean Greziak 110.000 milioi euro jaso zituen.
Bigarren erreskate horren % 30 NDFk jarrito lituzke (25.500 milioi) eta gainontzekoa (59.500 milioi) Euroguneko herrialdeek jarriko lituzkete; eta horietatik 30.000, bankuek.