Mundua -

Frantzia

Urriaren 5ean hasiko da Sarkozyren aurkako epaiketa, ustelkeria auzi batengatik

Ahozko epaiketa saihesteko errekurtso guztiak ukatu dizkiotenez, bistak urriaren 5ean hasi eta 22an bukatuko dira.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Auzitegi Korrekzionalak urriaren 5ean abiatuko du Nicolas Sarkozy presidente ohiaren aurkako epaiketaren, ustezko ustelkeria auzi batengatik. Antza, bere boterea erabili zuen berari buruzko kasu baten inguruan informazioa lortzeko.

Kasua Sarkozyren eta Thierry Herzogen (presidente ohiaren abokatua) arteko elkarrizketetan oinarritzen da, eta agintari ohiak epaile bati fabore-tratua egin zion argitzea du helburu.

Sarkozyk epaiketa saihesteko jarri zituen helegite guztiak ukatu ondoren, Auzitegi Korrekzionalak baieztatu du epaiketako bistak urriaren 5etik 22ra izango direla, Franceinfok esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa bideoak Frantzia bideoak Epaiketak bideoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak