Mundua -

40.000 hautesleku

Marokok referendumean erabakiko du Konstituzioaren erreforma

Hauteslekuak zabalik daude dagoeneko, botereen banaketan sakontzea espero den erreforma onartzeko ala errefusatzeko.

Hainbat marokoar erreformaren aldeko manifestazio batean. Argazkia: EFE
Hainbat marokoar erreformaren aldeko manifestazio batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marokoko hauteslekuak zabalik daude 08:00etatik (bertako ordua, GMT baino ordubete gutxiago) Konstituzioaren erreformaren inguruan bozkatzeko.

40.000 hautesleku daude zabalik Marokoko lurralde osoan zehar. Casablancan, esaterako, 3.400 zentro daude, Rabaten, Marokoko hiriburuan, 900.

Bozketa 19:00ak aldera (GMT baino ordubete gutxiago) bukatuko da, eta ez da luzapenerako tarterik izango. Marokoko Mohamed VI erregeak Eskumenaren Kontseiluan emango du boza, Komunikazio Ministeriorik zabaldu dutenez.

Konstituzioaren erreforma berriak botereen banaketan eta Marokoko sistemaren sen parlamentarioan sakontzea espero da.

Bestalde, Otsailaren 20a Mugimendua erreformen aldeko gazteak batzen ditu, baita zenbait elkarte eta talde politiko ere, eta hasieratik erreformaren kontrako jarrera azaldu du, ez duelako herriak osatutako batzorde batek egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea