Mundua -

Iruzkina

Greziaren eraispena

Oposizioa jarrera suntsitzailea izaten ari da murrizketa planen aurrean, eta horrek kolokan utzi du herrialdea.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako agintariek presioa ezarri diote Greziari aurrezte plan berria datorren astean onartzeko. Dena dela, oraingo arazoa ez da Greziako Gobernua, oposizioa baizik.

Antonis Samaras buruzagi kontserbadore greziarrak esan du ez duela babestuko Gobernuaren plana. Horrek arriskuan jarriko luke. Izan ere, Gobernuak bost eserlekugatik du gehiengoa, eta ez da baztertzen agintean dagoen PASOK-eko diputatu batzuek ere kontra bozkatzea.

Alderdi horretako diputatu asko ez daude batere konforme sozialdemokratatik oso gutxi duen politikarekin; ez zaizkie gustatzen ez pribatizazioak, ez murrizketak gastu sozialean, ezta soldata murrizketak edota zeharkako zergen igoerak ere.

Ia gauza horiek guztiak , eta batez ere pribatizazioak, eskuinaren kontuak dira. Samarasen apostua, ordea, garbi dago, Gobernua bota nahi du nahiz eta Grecia eraman aurretik.

Aldez aurretik badaki, gainera, Gobernura iristen bada Papandreuk proposatu duen plan berbera jarri beharko duela martxan, edo bestela, oso antzeko bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea