Mundua -
EBko goi bilera
Rehn, sektore pribatuak Greziaren erreskatean parte hartzearen alde
Europak bakuen, aseguru-etxeen eta pentsio funtsen borondatezko parte-hartzea eskatuko du zorraren borondatezko berriztapen automatikoa egin eta "kredituaren beharrizanak betetzea bermatzeko".
Erredakzioa
Europar Batasuna Greziarako prestatzen ari den bigarren erreskate planean sektore pribatuak "parte-hartze nabarmena" izatea espero du Olli Rehn Ekonomia Gaietako Europako komisarioak.
Rehnen adierazpenen arabera, Europar Batasuna "era deszentralizatuan" ari da lanean Banku eta aseguru-etxeak programan borondatez parte hartu dezatela lortu nahian.
Olli Rehnek Europako agintari liberalen bileran sartzean egin ditu adierazpen horiek, arratsaldean estatu eta gobernuburuek egin behar duten goi bileraren atarian.
Europako komisariak adierazi duenez, Europar Batasunak bakuen, aseguru-etxeen eta pentsio funtsen borondatezko parte-hartzea eskatuko du zorraren borondatezko berriztapen automatikoa egin eta "kredituaren beharrizanak betetzea bermatzeko".
Hala ere, Rehnek onartu gin du borondatezko parte-hartze pribatu horren inguruan "interpretazio ezberdinak" daudela.