Mundua -
Krisi politikoa
Belgika, urtebete Gobernurik gabe
"Lukurreria" egoera "aski" dela esan du Yves Leterme jarduneko lehen ministroak, izan ere, jarduneko Gobernuak "herrialdea zuzentzen du", baina "laudorioak" beste batzuek jasotzen dituzte.
Erredakzioa
Belgikak urte bat bete du Gobernurik gabe 2010eko ekainaren 13an egindako hauteskundeen ostean. Orduan bi alderdi antagonikok, N-VA flamenko independentistak eta PS sozialista frankofonoak, iparraldean (Flandes) eta hegoaldean (Valonia) garaipena lortu zuten.
Belgikako herria koalizio gobernuetara ohituta dago, eta baita blokeo politikora ere, baina urteurrena etsipenez hartu du. Gainera, mendekoste jaiak hiri nagusietako kaleak hutsik utzi ditu astelehen honetan.
"Lukurreria" egoera "aski" dela esan du Yves Leterme jarduneko lehen ministroak, izan ere, jarduneko Gobernuak "herrialdea zuzentzen du", baina "laudorioak" beste batzuek jasotzen dituzte, Trouw egunkariak gaur argitaratutako elkarrizketaren arabera.
N-VA alderdi flamenkoak eta PS frankofonoak emaitza onak lortu zituzten 2010eko ekainaren 13an, baina bakarka gobernatzeko ordezkaritza nahikorik ez zuten lortu, ondorioz, Exekutibo berria osatzeko akordio batera heldu beharra dute.
Zatiketa edo eskumen gehiago
Hala ere, N-VA alderdiak Flandeseko independentzia nahi du eta gobernu berriaz hitz egin baino lehen Estatuaren erreforma bat adostu nahi du, eskualdeei transferentzia gehiago emateko. PSk eta alderdi frankofonoek, ostera, mesfidantza handia azaldu dute.
Horrela, hauteskundeen ostean Gobernurik lortu gabe denbora gehien eman duen herrialdea da Belgika. Adituen hitzetan, herriaren egonkortasunarentzako eta ekonomiarentzako mehatxu bat da egoera hori.