Mundua -

Hauteskundeak

Alberto Fernandez peronistak irabazi ditu Argentinako hauteskundeak, lehen itzulian

Bestalde, Mauricio Macri jarduneko presidenteak botoen % 41,15 eskuratu ditu. Beraz, ez dute azaroaren 24rako aurreikusitako bigarren itzulirik egin beharko.

Alberto Fernandez, Argentinako hauteskundeak irabazi ostean. Argazkia: EFE
Alberto Fernandez, Argentinako hauteskundeak irabazi ostean. Argazkia: EFE
Fernandezek irabazi ditu Argentinako presidentetzarako hauteskundeak lehen itzulian

1:18

Agenziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin-behineko zenbaketaren arabera, Alberto Fernandez Argentinako Presidentetzarako hautagai peronistak botoen % 47,42 lortu ditu igande honetan izandako hauteskunde orokorretan, eta Mauricio Macri jarduneko presidenteak botoen % 41,15 eskuratu ditu, inkestek aurreikusitakoa baino emaitza hobeak. Beraz, lehen itzulian irabazi ditu hauteskundeak Fernandezek.

Behin-behineko emaitza horiek baieztatuz gero, ez dute azaroaren 24rako aurreikusitako bigarren itzulirik egin beharko. Izan ere, hauteskundeen garaileak botoen % 45 jasoz gero (edo botoen % 40  baino gehiago jaso eta aurkariari hamar puntuko aldea ateratzen badio), ez da bigarren itzulirik egin behar, bertako legediaren arabera.

Behin-behineko zenbaketaren arabera, atzetik geratu dira Roberto Lavagna (% 6,14), Nicolas del Caño (% 2,07), Juan Jose Gomez Centurion (% 1,72) eta Jose Luis Espert (% 1,47).

Cristina Fernandez Argentinako presidente ohia bere gobernuko presidenteorde izateko proposatu du Fernandezek. Abuztuko primarioetan, 16 puntuko aldea atera zien Macriri eta bere bigarrena zen Miguel Angel Pichetto peronista disidenteari. Fernandez hauteskunde hauetarako faboritoa zen, herrialdeak gaur egun bizi duen krisi ekonomiko larriak herritarren haserrea eragin ostean. Argentinako demokraziaren bederatzigarren hauteskundeak izan dira honakoak, eta % 80,81eko parte-hartzea izan dute.

Testuinguru horretan, Argentinako Barne Ministerioak zabaldu dituen behin-behineko zenbaketaren datuek ez dute legezko baliorik, baina hauteskunde-egunean bertan hauteskundeak nork irabazi dituen jakiteko balio dute.

Hauteskunde Batzordeak asteartetik aurrera jakinaraziko ditu behin betiko emaitzak, legearen arabera balio dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Argentina