Mundua -

Turkia

Turkiak Sirian 'su-eten iraunkorra' ezarri duela iragarri du Trumpek

Ondorioz, AEBk kendu egin dizkio kurduen aurkako erasoaldiagatik Turkiako Gobernuari ezarritako "zigor guztiak".

Donald Trump AEBko presidentea, Etxe Zurian, atzean Pence duela. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidentea, Etxe Zurian, atzean Pence duela. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidentea, Etxe Zurian, atzean Pence duela. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Turkiak "su-eten iraunkorra" ezarri duela Sirian, eta ondorioz, AEBk kurduen aurkako erasoaldiagatik Turkiako Gobernuari jarri zizkion "zigor guztiak" bertan behera utzi dituela.

"Gaur goizean, Turkiako Gobernuak nire Administrazioari jakinarazi dio borroka guztiak eten eta su-eten iraunkorra ezarri duela", adierazi du Trumpek Etxe Zurian emandako prentsaurrekoan.

Hori horrela, Trumpek Recep Tayyip Erdoganen Gobernuko hiru ministrori urriaren 14an jarri zizkien zigorrak altxatu ditu.

"Zigorrak altxatu egingo ditugu gogoko ez dugun zerbait gertatzen ez den bitartean. Berriro isunak jartzeko eskubidea gordetzen dugu, tartean muga-zerga gehiago altzairuari eta Turkiako bestelako produktuei", azaldu du Trumpek.

Altxorrak baieztatu du altxatu egin dituela Defentsa eta Energia ministerioen aurkako zigorrak, aktiboei eragiteaz gain, Hulusi Akar Defentsa ministroari, Suleyman Soylu Barne ministroari eta Fatih Donmez Energia ministroari AEBn sartzea debekatzen zienak.

Trumpek esan du Turkiak su-etenarekiko duen konpromisoa "AEBk egindakoaren emaitza" dela, "ez beste inolako naziok egindakoarena". Hor Errusiari egin dio erreferentzia, Siria iparraldean segurtasun eremua eratzea adostu baitzuen Turkiarekin aurreko asteartean.

"Dozenaka mila kurduren bizitzak salbatu ditugu, eta ez dut epe luzean esaten, baizik eta motzean", azpimarratu du agintari estatubatuarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Turkia berriak Trump gaur Siria albisteak gaur Ekialde Hurbila gaur