Mundua -

Gobernuko iturrien arabera

'E. coli' bakterioaren jatorria Alemaniako soja-kimuetan egon liteke

Alemania osoan, 1.526 pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute eta beste mila inguru ere kutsatuta egon litezkeela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''E. coli'' bakterioaren jatorria Alemanian hazitako soja-kimuetan egon litekeela iragarri du prentsaurrekoan Saxonia Beheko Nekazaritza Ministerioak.

Konkretuki, jatorria estatu federatu horretan ernamuindutako hazietan egon liteke.

Hala ere, laborategiek ez dute oraindik behin betiko emaitzik eman, horiek astelehen arratsaldean zabalduko dituzte. "Hala ere, aztarnak hain dira garbiak, Ministerioak kimuak erabiltzea gomendatzen duela", adierazi du Pert Lindemann Saxonia Beheko Nekazaritza ministroak.

"Gure ustez kutsatzearen arrazoirik onargarriena da", azaldu du.

1.526 kasu eta 21 hildako Alemanian

Berlineko Robert Koch birusen Institutuak iragarritakoaren arabera, Alemaniak 21 pertsona hil dira bakterioaren eraginez eta Suedian beste bat. Hamburgoko Eppendorf Klinika Unibersitarioari egindako bisitan, Alemaniako iparraldean, Reinhard Burger insititutuko presidenteak 1.526 gaixo baieztatuta daudela adierazi du.

Herrialde osoan, dagoeneko 2.500 pertsona kutsatuta daudela edo egon litezkeela susmatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea