Mundua -

Iturri ofizialen arabera

Yemengo presidentea Saudi Arabiara joan da zauriak sendatzeko

Ostiralean zauri arinak zituela esan arren, bere osasun egoerak zalantza ugari sortu ditu, izan ere, ostiralean bertan zabaldutako audio grabazioan arnasa hartzea kosta egiten zaiola ematen zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ali Abdala Sale Yemengo presidenteak bere herrialdea utzi eta Saudi Arabiara abiatu da ostegunean, Sana hiriburuan izandako atentatuan, izandako zauriak sendatzeko, Sau Arabiako Kanpo Ministerioko iturriek Efe albiste agentziari esandakoaren arabera.

Iturriek ez dute euren izena zabaltzea nahi izan eta Saleh bidean den ala dagoeneko Arabian dagoen ez dute argitu.

Momentuz, Saudi Arabiako agintariek eta Yemengoek ez dute presidentearen bidaia ofizialki baieztatu.

Egun osoan Saleh Arabiara joan zitekeela zabaldu da, batez ere Yemengo bost kargu garrantzitsuk euren zauriak artatzeko goizaldean bidai berbera egin dutela jakin denean. Konkretuki, Saudi Arabiara joan dira Alí Mohamed al Muyawar lehen ministroa, Yehia al Rai eta Abdelaziz Abdelgani Parlamentuko bi ganberatako presidenteak, Rashad al Alemi Defentsa eta Segurtasun Arazoetako lehen ministrordeak eta Sadeq Amin Abu Ras Kongresu Nagusi Popularreko Alderdiko idazkaria.

Ostiralean, Presidentetzako laguntzaile batek adierazi zuen Saleh presidenteak zauri arinak izan zituela. Hala ere, bere osasunak zalantza ugari sortu ditu, batez ere erasoaren ostean zabaldutako audio grabazioan arnasa hartzea kosta egiten zitzaiola nabaritzen zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea