Mundua -

Fukushima kontrolatu arte

Japoniako lehen ministroak soldatari uko egin dio krisi nuklearragatik

Nao Kanek esan du ez duela hileko soldata kobratuko Fukushimako zentral nuklearreko egoera kontrolpean izan arte. Barkamena ere eskatu du lurrikarak eragindako krisia ekidin ahal ez izateagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Naoto Kan, Japoniako lehen ministroak iragarri du ez duela bere karguari dagokion hileko soldata kobratuko ekainetik aurrera, Fukushimako zentral nuklearreko egoera kontrolpean izan arte behintzat. Zentral nuklear hori izan zen martxoaren 11ko lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz gehien kaltetu zena,.

Era berean, lehen ministroak barkamena eskatu du 9 graduko lurrikarak eragindako krisia ekiditeko modurik izan ez zutelako; herrialdearen ipar-ekialdean ondorio lazgarriak eragin zituen, 25.000 hildako eta desagertu eta 12.000 lagunek bere etxeak utzi behar izan zituzten, Kiodo informazio agentziak esan duenez.

Bestalde, Kanek iragarri du Gobernuak energia politika errepasatuko duela, 2030erako aurrikuspenen arabera, herrialdeak ekoizten duen elektrizitatearen % 50 energia nuklearretik et baitio, egun % 30 den bitartean.

"Egungo energia politikaren aurrikuspenaren arabera, elektrizitatearen % 50 energia nuklearretik etorriko da eta 2030erako %20 energia berriztagarrietatik letorke. Baina plan hori oso osorik berriro begiratu behar da gertakari handi honen ondorioz", esan du lehen ministroak.

Zentzu horretan, gaineratu du hemendik aurrera Japoniak gehiago zentratu behar duela eguzkitik datorren energian edo berriztagarrietan, beste herrialde batzuekin alderatuta oso atzera baitago.

Azkenik, lehen ministroak esan du Fukushiman gertatutakoak agerian utzi duela gertatutakoaren gainean ikerketa zehatza egin behar dela, besteak beste, Japoniako zentral nuklear guztietan segurtasun neurriak zorrozteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea