Mundua -
WikiLeaksek Bin Ladenen hilotzaren irudiak argitaratuko lituzke
Kristinn Hranfsson bozeramaileak adierazi duenez, argazkirik ez publikatzea eta hilotza itsasora bota izanak kutsu "arraroa" ematen dio gertatutakoari eta "galdera asko" sortzen ditu.
Erredakzioa
WikiLeaks nazioarteko erakundeak zalantzan jarri du AEBek Bin Ladenen heriotzaren inguruan emandako bertsioa, Kristinn Hrafsson bozeramailearen hitzetan, WikiLeaks Bin Ladenen hilotzaren argazkiak jaso eta argitaratzeko prest legoke, baina "momentu egokia iristen denean".
Hrafnssonek prentsaurrekoa eman du Ferrolen, Prentsa Askatasunaren VII Jose Couso Saria jaso ondoren.
WikiLeakseko egungo bozeramailearentzat (Jualian Assange etxean atxilotuta jarraitzen du, Norfolken), argazkirik ez publikatzea eta hilotza itsasora bota izanak kutsu "arraroa" ematen dio gertatutakoari eta "galdera asko" sortzen ditu.
Bere ustez, "gertatutakoa oso arraroa da, eta zerbait ezkutatzen ari ote diren susmoen inguruan polemika sor daiteke".
Hrafnssonek ez du Bin Ladenen heriotza eragin duen misioaren eta zabaldutako informazioaren inguruko iritzirik eman nahi izan, baina intsinuatu duenez, "Gobernuek ez dutenean informazio guztia ematen, zeozer ezkutuan gorde nahi dutelako izaten da".