Mundua -

Erresuma Batua

Bost gazte atxilotu dituzte Londresen lesbiana bikote bati erasotzeagatik

Melania Geymonat eta Chris bere bikotekidea autobusean zihoazen, gazteek errieta egin dietenean. Biktimek kolpeak jasan dituzte aurpegian, eta poltsa bat eta telefono bat lapurtu dizkiete.

Melania Geymonat eta bere neska-laguna, Chris. Argazkia Facebook Melania Geymonat
Melania Geymonat eta bere neska-laguna, Chris. Argazkia Facebook Melania Geymonat
Melania Geymonat eta bere neska-laguna, Chris. Argazkia Facebook Melania Geymonat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 eta 18 urteko bost gazte atxilotu dituzte Londresen, lesbiana bikote batek jasandako eraso homofoboarekin lotura dutelakoan, iturri polizialek The Guardian egunkariari baieztatu diotenez. Elkarri musukatzera behartzen saiatu dira gazteak, eta aurpegian kolpeak eman dizkiete.

Jazoera joan den maiatzaren 30ean izan da. Melania Geymonat eta Chris bere bikotekidea autobusean zihoazen, hainbat gaztek osatutako talde batek errieta egin dienean. Kolpatzeaz gain, poltsa bat eta sakelako telefono bat lapurtu diete. Lapurreta eta erasoa aldagai larrigarriarekin leporatu diete atxilotuei.

Emakumeek salaketa aurkeztu dute Polizia aurrean, eta Facebook sare sozialean ere, erasoa jazo osteko haien irudi bat zabaldu baitute. "Haserre nengoen eta hala jarraitzen dut. Beldur handia izan dut, baina ez da berria. Ez zait inporta publikoki queer bezala agertzea. Izan ere, maizago egin beharko nuke", adierazi dio Chrisek BBC kateari. Geymonat bere bikotekideak indarkeria matxistari ere egotzi dio erasoaren jatorria: "Emakumeak garelako gertatu zaigu".

Eraso horrek hautsak harrotu ditu, eta Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jeremy Corbyn oposizioko buruak jazotakoa gaitzetsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Erresuma Batua Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Londres Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa