Mundua -
Filtrazioa
Guantanamoko 779 agiri sekretu zabaldu ditu WikiLeaksek
Argitaratutako agirietan 758 presoren fitxak agertzen dira eta, tartean, espetxeratzeko arrazoiak.
Erredakzioa
WikiLeaksek Guantanamoko espetxearen (Cuba) inguruan dituen 779 agirietako batzuk ezagutzera eman ditu, eta hilabete honetan zehar, beste guztiak argitaratuko ditu webguneak.
Argitaratutako agirietan (4.759 orri inguru) 758 presoren fitxak agertzen dira eta, tartean, espetxeratzeko arrazoiak. Agiriak 2002 eta 2008 urteen artean egin ziren.
Agirietan presoak espetxean jarraitzeko edo aske uzteko arrazoiak agertzen dira, arrisku mailaren arabera. Dokumentuetan presoen adierazpenak ere agertzen dira baina WikiLeaksentzat ez dute fidagarritasunik presoak "torturen biktimak" izan direlako.
Estatu Batuek tamalgarritzat jo dute WikiLeaks atariak legez kanpoko bideak erabiliz Guntanamori buruz lortutako hainbat dokumentu kaleratu izana.