Mundua -

MAIATZAK 19

Armak edukitzeko araudia gogortzea onartu dute erreferendumean suitzarrek

Europako Batasunean arlo honetan dagoen araudiaren antzekoa ezartzea erabaki dute suitzarrek %66aren babesarekin, gaur egun dutena baina zorrotzagoa, alegia.

Erreferenduma Suitzan. Argazkia: EFE
Erreferenduma Suitzan
Erreferenduma Suitzan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armak edukitzeko araudia gogortzea onartu dute erreferendumean igande honetan suitzarrek, boto-emaileen %66aren babesarekin. Hala, Europako Batasunean arlo honetan dagoen araudiaren antzekoa ezarriko dute. %34 izan dira ezezkoa bozkatu dutenak, Suitzako SRF telebistaren proiekzioaren arabera.

Priska Seiler-Graf Suitzako Alderdi Sozialdemokratako diputatuak "lasaitua" hartu duela esan du, ez baitzuten horren emaitza garbirik espero: "Schengen espazioaren argudioa garrantzitsua izan da eztabaidan baina baita indar armatuentzat babesa izatea ere, arma gutxiago izango baititugu".

Polemika piztu zen Suitzan ohikoa delako militarrek euren armak izatea Armadako bizitza amaitu ostean ere. Gainera, tiro klub asko daude bertan eta herritarren ondare kultural gisa jotzen dute askok. Europako arma-tasa altuena du Suitzak, etxeen %48tan baitago gutxienez armaren bat.

Suitza ez da Europako Batasunaren parte, baina Schengen espazioa parte hartzen du, pertsonen eta merkantzien zirkulazio librea arautzen duen sisteman, alegia, eta bertatik ateratzeko arriskua zuen ez bazuen armekiko bere legedia Europako gainontzeko herrialdeekin berdintzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Suitza