Mundua -
Iraultza demokratikoa
20 hildako Sirian, oposizioaren protesta batean
Bacher al Asad presidentearen amaiera eskatzen duten manifestarienganako errepresioa gordindu egin da azken orduetan Homs hirian. Milaka pertsona bildu dira gaur biktimen aldeko hiletetan.
Erredakzioa
Gutxienez 20 pertsona hil dira eta beste ehun zauritu Siriako Homs hirian azken orduetan izan diren liskarretan. Gaur biktimen aldeko hiletak egiten ari dira.
Atzo Homs hirian eta inguruan liskar gogorrak izan ziren oposizioko manifestarien eta segurtasun indarren artean.
Al Yazira telebista kateak esan duenez, larunbatean hildako kide baten aldeko hileta protesta politikoan bihurtu zen eta segurtasun indarrek tiroka egin zieten aurre.
Horrez gain, hainbat herritarrek Bachar al Asad presidentearen estatua bat bota zuten eta aldeko askoren haserrea piztuz eta armal hartu eta tiroka erantzun zieten.