Mundua -

Parlamenturako

Kontserbadoreak dira faborito Finlandiako hauteskundeetan

Alderdi ultraeskuindarrak 2007ko emaitzak laukoiztu ditzake. Itunak beharrezkoak izango dira Parlamentuan gehiengoa eskuratzeko eta gobernatu ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko ireki dituzte hauteskunde eskolak Finlandian hautesleek Eduskunta (ganbera bakarreko Parlamentua) osatuko duten 200 diputatuak hauta ditzaten. 4,3 milioi finlandiar daude hauteskundeetan parte hartzera deituta, baina dagoeneko 1,3 milioik bozkatu dute (erroldaren % 31,2) aurreko astean botoa emateko aukera zuten eta.

Finlandiako Parlamentua zortzi alderdiren artean banatuko dute, beraz, behar beharrezkoak izango dituzte itunak gehiengoak eskuratzeko eta gobernatu ahal izateko.

Azken inkesten arabera, Jyrki Katainen Ekonomia ministroaren Kokoomus alderdi kontserbadorea da faborito nagusia zentristen, Gobernuko kide nagusien, aurretik. Hirugarren lekuan geratuko lirateke sozialdemokratak, oposizioko alderdi nagusia.

Laugarren lekua ziurrenik Perussuomalaiset (benetako finlandiarrak) alderdi ultraeskuindarrak eskuratuko du. Timo Soini eurodiputatu populista karismatikoaren alderdiak 2007an lortutako emaitzak laukoiztu ditzake.

Inkestek agerian uzten dute Ezkerreko Aliantzaren beherakada, orain arte laugarren indarra zena, populistek eta Berdeek aurrea hartuko baitiote.

Finlandian 23:00k direnean zabalduko dituzte hauteskundeen azken emaitza ofizialak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea