Mundua -

1962tik, indarrean

Siriak Larrialdi Legea datorren astean indargabetuko du

Assadek azken asteetako manifestazioetan egondako biktimen kopuru handia deitoratu du. Bere ustez, Poliziak herri matxinadak kontrolatzeko duen esperientzia faltaren ondorioz hil dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bashar Al Assad Siriko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, Gobernuak Larrialdi Legea datorren astean "gehien jota" indargabetuko du. Legea ia 49 urtez izan da indarrean.

Al Assaden arabera, legearen indargabetzea aztertu duen batzordeak ostegunean aurkeztu zizkion ondorioak Exekutiboari. "Ministro berriak euren zereginetara ohitzen direnean, egingo duten lehen gauza batzordeak egindako gomendioak aztertzea izango da. Legedi berria, gehien jota, datorren asterako onartzea espero dugu", esan du Gobernu berriaren aurrean egindako hitzaldian. Siriako telebista publikoak zuzenean eman ditu presidentearen hitzak.

Bestalde, presidenteak azken asteetako manifestazioetan egondako biktimen kopuru handia deitoratu du. Bere ustez, Poliziak herri matxinadak kontrolatzeko duen esperientzia faltaren ondorioz hil dira. Egun indarrean dagoen legediak, protestak debekatzen ditu.

"Egungo egoerak, eta martiri bakoitzak, min handia eragin du herritarren ariman, eta haiengatik otoitz egiten dugu", esan du Assadek.

Horrez gain, hildakoen inguruko ikerketek "aurrera" jarraitzen dutela azpimarratu du Siriako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea