Mundua -

Mozioa

Greziako Parlamentuaren babesa lortu du Tsiprasek

Lehen ministroak gehiengo osoa eskuratu du konfiantza-mozioan.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE.
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE.
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Parlamentuaren konfiantza lortu du, aldeko 153 botorekin. Borondatezko konfiantza-mozio bat eskatu zuen politikariak Europako eta udal hauteskundeetara sendo aurkezteko. Datorren maiatzaren 26an izango dira. Gaurko emaitzarekin Ganberaren babesa erdietsi du Tsiprasek. Hala, Syriza alderdiko buruzagiak inkestei buelta eman nahi die.

Azken inkesten arabera, Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak garaipena lortuko luke; hala ere, Syriza-ko buruzagiak datuak hobetu ditu azken hilabeteetan. Are gehiago, elkarrizketa batean azaldu duenez, bien arteko alde horrek ez du izutuko, ohituta baitago inkestetan galtzera eta hauteskundeetan irabaztera.

Hiru eguneko eztabaidaren ondotik, bozketa ordua heldu eta Tsipras-ek gehiengo osoa eskuratu du, 300 eserleku dituen Ganberan. Syriza-ri ezkerreko alderdiko 145 parlamentariek babesa eman diote eta, are gehiago, zazpi diputatu eta talde zentristaren diputatu batek ere botoa eman diote. 136 ordezkarik aurkako boza eman dute, eta gainerakoak dira bozketan izan.

Bestalde, Tsipras-ek hiru egunak aprobetxatu ditu neurri fiskal berriak aurkezteko, baita Kyriasko Mitsotakis oposizio buruari kontuak ateratzeko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europako Parlamenturako Hauteskundeak Greziako berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa