Mundua -
Gerra krimenak
Hagako Auzitegiak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Gotovinari
Yugoslavia ohirako Zigor Auzitegiak 1995eko gerra krimenengatik eta gizateriaren aurkako delituengatik epaitu du Kroaziako general ohia. Beste bi goi kargu ere epaitu dituzte.
Erredakzioa
Yugoslavia ohirako Zigor Auzitegiak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Ante Gotovina kroaziako general ohiari. 1995an izandako gerra krimenengatik eta gizateriaren aurkako delituengatik epaitu dute Gotovina.
Gotovinarekin batera Mladen Markac general ohia eseri da akusatuen aulkian. Epaileek 18 urteko kartzela-zigorra ezarri diote. Beste goi kargu bat, berriz, absolbitu egin dute.
Ante Gotovina Kroaziako general ohia 2005ean atxilotu zuten Tenerifen.
Zigorrak ezartzeko garaian,&' || 'nbsp; Yugoslabia ohiean 1995ean egindako krimenen larritasuan izan dute kontuan epaileek,&' || 'nbsp; "zonalde geografiko batean egindako krimen kopurua eta biktimen ahuldadea", besteak beste. Hildako asko adinekoak ziren, euren etxean kiskalita hil ziren.
150 zibil serbiar hil izana eta 150.000 eta 200.000 pertsona inguru erbesteratu izana leporatzen diete.&' || 'nbsp;