Mundua -

Ospitalean dago

Mubaraki bihotzekoa eman dio galdeketa batean

Egiptoko presidente ohia Sharm el Sheij ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Aste bat ospitalean eman beharko du Mubarakek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia Sharm el Sheij ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatera eraman behar izan dute, Osasun Ministerioko iturriek Al Ahram egunkariari jakinarazi diotenez.

Galdeketa batean bihotzekoa eman dio Mubaraki, eta ospitalera eraman behar izan dute. Suzanne emaztearekin eta errainekin zegoen galdeketa berean. Bien bitartean Alaa eta Gamal semeak Hegoaldeko Sinain galdekatzen ari ziren, delitu ekonomikoetan parte hartzea egotzita.

Al Ahram egunkariak jakitera eman duenez, Mubarakek aste bat inguru ospitalean eman beharko du.

Mubarak Sharm el Sheijeko etxean bizi zen dimititu zuenetik, otsailaren 11tik. Erregimenaren aurkako 18 eguneko protesten ondorioz boterea utzi zuen agintariak. Tunisian Zine al Abidine Ben Ali agintariari gauza bera gertatu zitzaioan aste batzuk lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea