Mundua -

Iraultza Sirian

Poliziak 37 manifestari hil ditu Sirian, hainbat GKEren arabera

Erakundeek salatu dutenez, Poliziak indarkeria "arrazoirik eta neurririk gabe" erabiltzen du Damaskoko, Deraako eta Homseko protestak ixilarazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak gutxienez 37 pertsona hil zituen atzo Siriako hainbat probintziatan izandako manifestazioetan, gobernuz kanpoko hainbat erakundek jakitera eman dutenez.

Horietako 26 Derran hil zituzten, eta gainerakoak Raldon, Homs probintzian, Damasko iparraldean, Giza Eskubideen Siriako Batzordearen arabera.

Bai batzorde horrek bai giza eskubideen inguruko beste GKE batzuek kezka agertu dute agiri batean, Siriako Poliziak manifestazio baketsuak indarrez isilarazten dituelakoan.

Poliziak Damaskoko, Deraako eta Homseko protestetan indarkeria "arrazoirik eta neurririk gabe" erabiltzen duela gaitzetsi dute aipatu erakundeek.

Gainera, Damaskoko Gobernuari herritarren kontra erabilitako indarkeriaren ardura bere gain hartzeko eta gertatzen ari dena ikertzeko eskatu diote.

Sirian protesta politiko ugari egiten ari dira martxoaren erdialdetik eta hainbat GKEren arabera, dagoeneko 170 lagun baino gehiago hil dira manifestazioetan.

Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak Bachar al Asad Siriako presidentearekin hitz egin zuen atzo eta "kezka handia" agertu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea