Mundua -

Japonia

Japoniako lurrikara eta tsunamiaren ondorioz hildakoak ia 13.000 dira

Orain arte aurkitu dituzten gorpuen % 83 identifikatu dituzte eta euren senitartekoei eman dizkiete hilotzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 11n Japoniako ipar-ekialdean izandako lurrikara eta tsunamiaren ondorioz hildako kopurua 12.898ra iritsi da gaur eta 14.824 pertsonek desagertuta jarraitzen dute. Miyagin 7.869 hildako eta 6.578 desagertu zenbatu dituzte; Iwaten, 3.766 hildako eta 4.707 desagertu; eta Fukushiman, berriz, 1.201 hildako eta 3.535 desagertu.

Honez gain, denboraldi baterako diren 2.300 aterpeetan 153.000 pertsonak jarraitzen dute oraindik. Aterpe horietan dauden gehienak Miyagiko ipar-ekialdetik, Iwatetik eta Fukushimatik joandakoak dira.

Fukushima zentral nuklearretik 20 kilometro inguruan 300 Polizia agente inguru ari dira lurrikararen eta tsunamiaren biktimen bila. Oraindik 2.000 pertsonek bertan jarraitzen dutela uste dute.

Inguru horretan ez zuten bilaketa lanik egin, Fukushimatik iritsitako erradioaktibitate altuaren beldurragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea