Mundua -

Iraultza demokratikoa

Hiru hildako eta hamarnaka zauritu Yemengo liskarretan

Presidentearen aurkari eta jarraitzaileen artean istilu gogorrak piztu dira Sana hiriburuan. Europar Batasunak azken egunotako errepresio eta gertakariekiko kezka azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira eta beste hamarnaka zauritu Yemengo hiriburuan Sale presidentearen aurkari eta jarraitzaileen arteko istiluetan.

Erregimenaren aurka dauden hiritarrek hiriburuan jarri duten kanpalekutik, Ali Mohsen, babesa eman dien Armadako liderraren kanpalekura zihoazen unean hasi dira liskarrak, Reuterseko kazetari batek jakitera eman duenez.

Ehunka zauritu, Taiz hirian

Taiz hirian ehunka manifestari zauritu dira. Segurtasun indarren eta Gobernuaren kontrako protestan parte hartu duten herritarren artean liskarrak izan dira.

Polizia manifestariei tiroka hasi dela diote lekuko batzuek.

Hamoud al Soufi, eskualdeko agintariak adierazi du atzo gertakari larriak aztertzeko ikerketa batzordea eratuko duela.

Segurtasun indarrek manifestazio jendetsu baten kontra tiro egin zuten eta 15 pertsona hil ziten.

Errepresioak kezka sortu du EBn

Catherine Ashtonek, Europar Batasuneko Kanpo Harremanetarako Goi ordezkariak, kezka agertu du Yemengo errepresio gogorrarekin.

"Lurraldean nagusitzen ari den segurtasun ezak eta egoera ekonomikoak kezka handia piztu didate. Transizio politikoa hasteko deia egiten dut berriro. Transizioak orain hasi behar du", adierazi du Ashtonek komunikatu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea