Mundua -

Gerra Boli Kostan

Gbagbok boterea uzteko negoziatzen ari direla argitu du Parisek

Ouattararen tropek indarrez hartu dute Gbagboren jauregia, baina ez dakite diktadorea barruan dagoen, eta bilatzen ari dira. Iturri batzuen arabera, Laurent Gbagbo "amore ematea" negoziatzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak jakinarazi duenez, Laurent Gbagbo Boli Kostan hauteskundeak galdu zituen presidente ohiak kargua uzteko negoziazioak egiten ari dira.

"Gbagboren inguruko bi jeneralekin” ari dira negoziazioak egiten, “errendizioaren baldintzak ezartzeko", esan du François Fillon Frantziako lehen ministroak.

Ouattararen tropek indarrez hartu dute Gbagboren jauregia

Alassane Ouattara Boli Kostako presidente hautetsiaren tropek indarrez hartu dute Laurent Gbagbo agintariaren jauregia Abiyan hiriburuan, baina oraingoz ez dago argi diktadorea barruan dagoen, oposizioko Gobernuaren iturriek jakinarazi dutenez.

Presidente hautetsiaren iturrien arabera, Laurent Gbagbo "amore ematea" negoziatzen ari da.

Astelehen honetan, Frantziako Armadaren helikopteroek instalazio militarrak bonbardatu dituzte Abiyanen, Thierry Burkhand soldadu frantziarren bozeramaileak azaldu duenez.

Frantziako Armadaren lehen operazioa izan da herrialde horretan, NBEren agindua betez, Boli Kostako zibilak babesteko.

Bozeramaile militarrak informatu du "hainbat helbururi" eraso dietela, eta arma biltegi bat eta metrailadoreak eta suziri-jaurtitzaileak zituzten ibilgailuak jarri ditu adibide.

Frantziako Gobernuak astelehen honetan baimendu dio bere Armadari NBEren agindua gauzatzen hastea, Gbagboren tropak geldiarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea