Mundua -

Gerra Libian

Gadafi gabeko 'trantsizio demokratikoa' eskaini dute haren bi semek

Nolanahi ere, The New York Times egunkariak azaldu duenez, matxinoak eta Gadafi bera ez daude ados proposamenarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar Gadafiren bi semek ''trantsizio demokratikoa'' abiatzea eskaini dute, baina aita gabe, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez.

Seme horietako bat Seif el-Islam da, hots, iraultza demokratikoa hasi zenetik Erregimenaren bozeramaile lanak egin dituena.

Egunkariak Libiako Gobernuarekin "lotura estua" duen diplomaziari bat aipatu du iturri, baina informazioa ezin izan duela baieztatu gaineratu du. Diplomaziariari Tripolin dauden "pertsona inportante batzuen eskutik" iritsi zaiola argitu du.

Albistearen arabera, baina, matxinoak eta Gadafi bera ez daude ados proposamenarekin.

"Hori da oposizioaren abiapuntua, eta hori da Libiako Gobernuaren abiapuntua, baina oraindik ez dira negoziatzen hasi", adierazi du diplomaziariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea