Mundua -
Gerra Libian
Obeidi Grezian: 'Libiako erregimenak konponbide bat nahi du'
Kanpo arazoetarako ministrordeak Greziara egindako bidaiak espekulazio ugari piztu ditu. Atenasera egindako bisitaren ostean, Obeidi geldialdiak egingo ditu Maltan eta Turkian.
Erredakzioa
Abdelati Obeidi Kanpo arazoetako ministrordeak George Papandreu Greziako lehen ministroari adierazi dionez, Muamar Gadafiren erregimenak gatazka konpondu eta borrokarekin amaitu nahi du. Horixe da Greziako Gobernuko iturriek jakitera eman dutena.
Obeidi igandean joan da Atenasera eta bidai horrek espekulazio ugari piztu ditu.
"Dirudienez, Libiako agintariak konpondide baten bila dabiltza", esan du Dimitris Drutsas Greziako Kanpo arazoetarako ministroak, Obeidiren eta Papandreuren bileraren ondoren.
"Lurralde hartan bakea eta iraunkortasuna lortzeko ahalegin handia egin behar dugu", gaineratu du Droutsasek. Atenasera egindako bisitaren ostean, ObeidiK geldialdiak egingo ditu Maltan eta Turkian.