Mundua -

Irak

120 dira Tigris ibaian izandako hondoratzean hildako lagunak

Antza, bidaiari gehiegi zeramatzalako irauli zen ferrya. Oraindik bilaketa-lanetan ari dira eta, beraz, biktima kopuruak gora egin dezake.  

Ferrya hondoratu zen zonaldea. Argazkia: EFE
Ferrya hondoratu zen zonaldea.
Ferrya hondoratu zen zonaldea. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo bidaiariz betetako ferry bat hondoratu zen Tigris ibaian, Mosulen (Irak). Hildakoak 85 zirela esan zuten orduan, baina gaur biktimak gehiago direla jakinarazi dute: 120.

"Ferryaren hondoratzean hildako lagunak 120 dira jada", zehaztu dute Irakeko agintariek. Halaber, hainbat bidaiari desagertuta daudela eta haien bila jarraitzen dutela erantsi dute.

Ezbeharra Mosul iparraldean gertatu zen, familiak sarri joaten diren aisialdi-gune baten ondoan. Sakelako telefonoekin grabatutako irudietan ontzia nola hondoratu zen eta bidaiariak laguntza eskatzen ikus daitezke.

Adel Abdul Mahdi lehen ministro irakiarrak azpimarratu du tragedia honen arduradunak auzitara eramango dituztela. "Justiziak bere bidea egin behar du", adierazi du.

Hipotesi nagusiaren arabera bidaiari gehiegi zeramatzalako hondoratu zen ferrya. Gehienez 50 lagun eramateko ahalmena zeukan ontziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak Irakeko albisteak Itotzeak itsasoan Ekialde Hurbila