Mundua -
Protesten ostean
Siriako Gobernuak dimisioa aurkeztu du
Nayi a Otari lehen ministroaren Gobernuak aurkeztutako dimisioa onartu du Bashar al Assad Siriako presidenteak, Estatuko telebistak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Siriako Gobernuak dimisioa aurkeztu du Bachar al Assad presidentearen aurrean. Erreforma demokratikoak eskatzeko protestak hasi zirenetik 11 egun igaro dira.
Nayi a Otari lehen ministroaren Gobernuak aurkeztutako dimisioa onartu du Bashar al Assad Siriako presidenteak, Estatuko telebistak jakinarazi duenez.
"Gobernuaren dimisioa onartu du Assadek", iragarri du Estatuko telebistak. Agintariak agerraldia egingo du gaur edo bihar larrialdi legeak bertan behera uzten direla jakinarazteko. Demokraziaren aldeko manifestaldiak hasi zirenetik bi aste pasa dira.
Mohamed Nayi Otariren Gobernuak profil teknokrata zuen eta 2003ko irailaren 18 osatu zuten. Mohamed Mustafa Miro lehen ministroa ordezkatu zuen Otarik. 2009ko apirilean Exekutiboa azkenekoz birmoldatu zuen Otarik.
Al Assadek "mezu garrantzitsua" igorri behar du Parlamentuan, iturri ofizialen arabera. Bien bitartean, Gobernuak dimisioa aurkeztu du.
Manifestaldia
Milaka lagunen babesa jaso du gaur Al Assadek, izan ere, manifestaldia egin dute haren kudeaketa babesteko eta martxoaren 18an hasitako protesta publikoei aurre egiteko.
Protesta horietan 130 lagun hil dira, oposizioaren arabera. Gobernuak, ostera, hildakoak 30 bat direla adierazi du.