Mundua -

AEB

Apaiz pederasten zerrenda argitaratu dute Illinoisen

Adingabeei sexu-abusuak egin izanagatik salatuak izan diren 395 apaiz eta erlijiosoren informazioa eta historia jaso dute txosten batean.

Pederastiaren aurkako goi-bilkura Vatikanoan. ETBren bideo batetik hartutako argazkia
Pederastiaren aurkako goi-bilkura Vatikanoan
Pederastiaren aurkako goi-bilkura Vatikanoan. ETBren bideo batetik hartutako argazkia

Agencias| Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko abokatu-talde batek Illinoisen pederastia leporatuta salatuak izan diren ia 400 apaiz eta erlijiosoren zerrenda argitaratu du, NBC telebista kateak jakinarazi duenez.

Txostena 185 orri ditu eta, bertan, adingabeei ustez sexu-erasoak egiteagatik salatuak izan diren Illinoiseko sei elizbarrutiren 395 apaiz eta erlijiosoren informazioa eta historia jasotzen dute.

Testuren arabera, "adingabeei sexu-erasoak egiten dizkieten apaizen kopurua ikaragarria da; eta, jokabide horiek erakunde mailan ezkutatu egiten dituzte".

Abokatuen asmoa "gotzainek izkutatako nortasunak eta informazioa" zabaltzea da. Testu hori Lisa Madigan Illinoiseko fiskal nagusiak 2018an egindako ikerketa batean oinarritu da.

Madiganek Chicagoko 115 apaizen aurkako 690 salaketa aztertu zituen orduan; baita, beste elizbarruti nagusietako beste 139 salaketa ere.

Fiskal nagusiaren esanetan, elizbarrutiek pederastia egotzita "sinesgarri" jo zituzten 185 kideren izenak eman zituzten. Madiganen ikerketaren arabera, berriz, 500 kideren aurkako salaketak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Delituak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Abokatuak Umeak albisteak Sexu erasoak gaur Vatikanoko azken ordukoa Eliza Katolikoa eta abusuak