Mundua -

Herbehereak

Terrorismoaren tesiak indarra hartu du Utrechten, arrazoi pertsonalena baztertuta

Herbehereetako Fiskaltzaren esanetan, ez dirudi Utrechteko tiroketaren susmagarri nagusiaren eta biktimen artean harremanik zegoenik.

Utrechteko tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE
Utrechteko tiroketaren ustezko egilea
Utrechteko tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereetako Fiskaltzak astearte honetan adierazi duenez, ez dirudi Utrechteko tiroketaren susmagarri nagusiaren eta biktimen artean harremanik zegoenik. Hasiera batean, Poliziak ez zuen baztertu erasoa arrazoi pertsonalengatik egin izana. Tiroketan, hiru pertsona hil eta beste bost zauritu zituzten.

Gauzak horrela eta, beste arrazoiak baztertzen ez baditu ere, eraso terrorista bat izan zela da Fiskaltzaren hipotesi nagusia. Izan ere, eskutitz bat aurkitu dute erasotzaileak ihes egiteko erabili zuen autoan.

Fiskaltzaren arabera, tiroketan hildakoak 19 urteko emakume bat (Vianen, Herbehereak) eta Utrecht bertako 28 eta 49 urteko bi gizon dira. Gainera, erasoan bost pertsona zauritu ziren, horietako hiru larri.

Utrechteko tiroketa Utrechteko tranbia geltokian izandako tiroketaren ustezko egilea

Tiroketaren susmagarri nagusia atzo atxilotu zuten, haren anaia nagusia atxilotu eta gutxira. Hirugarren pertsona bat ere atzeman zuten, baina ez dute haren nortasunari buruzko xehetasunik eman.

Polizia iturrien esanetan, Gökmen Tanisek aurrekariak ditu "delitu arruntengatik" eta duela bi aste justiziaren aurrean deklaratu behar izan zuen hiru auzirengatik: kalean bizikletak lapurtzeagatik, bizikleta denda batean lapurreta egiteagatik eta emakume bat bortxatu eta tratu txarrak emategatik. Azken delitu horregatik sei astez atxilotuta egon zen.

Herbehereetako Poliziak susmagarri nagusiaren lagunak eta ezagunak galdekatu ditu eta, horien arabera, egonkortasun gutxiko gizona da, "arazo psikologikoak" dituena. Gaineratu dutenez, duela bi urte banandu ostean, "oso erlijioso eta praktikante" izan zen eta "bizar luzea" utzi zuen garaiak izan zituen eta, gerora, aldatu eta alkohola edaten igarotzen zuen denbora.

Anaiari dagokionez, mugimendu salafistarekin harremana duela azpimarratu dute. Herbehereetako Zerbitzu Sekretuen arabera, talde jihadista batekin Txetxenian borroka egin zuen duela urte batzuk eta demokratak eta ateoak "madarikatu" gisa izendatzen dituen testuak partekatu izan ditu sare sozialetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Herbehereak bideoak Eguneko albisteak Albisteak