Mundua -

Data zehaztea falta da

Siriak larrialdi egoera kenduko du 48 urte indarrean egon ondoren

Legea 1963 urtean ezarri zuten, Al Assad egungo presidenteak kolpe militarra eman eta boterea eskuratu zuenetik. Protestak ez dira eten eta Latakian 14 pertsona hil dira azken bi egunetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi egoera kendu egingo dutela onartu du Bouthiana Shaaban Siriako Presidentetzako prentsa arduradunak AlJazeera telebista katean egindako adierazpenetan. Hala ere, Shaabanek ez du horretarako datarik eman.

Bashar al Assad presidenteakere sarri aritu da aukera horren inguruan baina ezer argitu gabe. Prentsa arduradunari horren inguruan galdetu diotenean, "noski", egingo dutela, onartu du. Hala ere ez du denbora eperik zehaztu.

Larrialdi egoerako legea indarrean jarri duten 1963an, Al Assad presidentearen Baaz alderdiak estatu kolpea eman eta berehala. Legea kentzea azken asteetan protestan ari diren manifestarien aldarrikapenetako bat izan da.

Konkretuki, legeak kontzentrazio publikoak eta politikoak murriztu, eta pertsona susmagarrien atxiloketa eta entzute telefonikoak zein galdetekak baimendu egiten ditu.

Gainera, eta egunkariei eta gainontzeko hedabideei dagikienez, zentsura onartzen du.

12 hildako bi egunetan

Gutxienez 12 pertsona hil dira azken bi egunetan Latakia hirian, Sana Siriako albiste agentzia ofizialaren arabera.

Latakan manifestazioen gune bihurtu da azken egunotan.

Albiste agentziaren arabera, biktimen artean poliziak eta zibilak daude, baita "armadun bi gizon ere". Horiek eta beste hainbat ezezagun herritarren kontra tiroka hasi ziren Latakiako auzo ezberdinetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea