Mundua -
Gerra Libian
Sirte Gadafiren jaioterria bonbardatu du nazioarteko koalizioak
Uqaylara heldu dira Libiako oposizioko indarrak, Gadafiren aldekoak larunbatean Ajdabiyatik kanporatu ostean.
Erredakzioa
Nazioarteko koalizioaren indarrek Sirte Muamar Gadafi presidentearen jaioterria bonbardatu du goizaldean, Al Jamahiriya TV Libiako telebista kateak jakinarazi duenez.
Erasoaren ondorioz, eraikin zibil eta militarretan kalteak eragin dituzte, aditzera eman du RIA Novosti Errusiako albiste agentziak.
Libiako oposiozoko indarrak, bere aldetik, mendebalderantz jo dute eta Uqaylako hirira heldu dira, Al Jazeera telebista kateak zabaldu duenez. Atzo, larunbatean, Gadafiren aldekoak Ajdabiyatik kanporatu zituzten. Uqayla Ajdabiyatik 110 kilometrora baino gehiagora dago.
Nazioarteko koalizioak Ajdabiya (Bengasitik 160 km) bonbardatu zuen larunbat honetan eta Gadafiren aldekoek atzera egin zuten. Ordutik, oposizioak hiria kontrolpean du,
JANA Libiako agentziaren arabera, Gobernuko ia tanke guztiak suntsitu zituzten eta ezin izan zioten erasoari aurre egin.