Mundua -

Gerra Libian

Gadafi botatzeko modurik ez dagoela onartu du Trinidad Jimenezek

Matxinoek Ajdabiya hiriko kontrola hurrengo orduetan berreskuratzeko asmoa dute, Baengasiko hegoaldean. Bestalde, Arabiar Emirerri Batuek 12 hegazkin bidaliko dituztela iragarri dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trinidad Jimenez Kanpo Arazoetako ministroak onartu duenez, Gadafiren kontrakoek generala boteretik kendu eta Estatu demokratikoa ezartzea oso zaila izango dute. Bere hitzetan "ez dago diktadorea kargutik kentzeko inolako modurik".

Onda Ceron egindako elkarrizketan, nazioarteko koalizioaren helburua bakarra da: NBEren ebazpena betearazi eta "Gadafikk bere herritarrak bonbardatzea saihestea".

Matxinoek Bengasin jakitera emandako datuen arabera, Gadafiren kontrako iraultza hasi zenetik 8.000 eta 10.000 hildako artean izan dira. Hala ere, kopuru hori handiagoa izan daitekeela ohartarazi dute.

Bestalde, matxinoek Ajdabiya herriaren kontrola berreskuratzea espero dute. Ajdabiya bengasi matxinoen hiriburutik 160 kilometro hegoaldera dago.

Emirerriek 12 hegazkin bidali dituzte

Arabiako Emirerri Batuek konbaterako 12 hegazkin bidaliko dituztela iragarri dute, koalizioarekin bat egin eta Libiako herria Gadafiren bonbardaketetik babesteko.

Konkretuki, sei F-16 eta sei Mirage dira eta "hurrengo egunetan" hartuko dute parte operazioan, Abdalá bin Zayed al Nahyan emirerrietako Kanpo ministroak iragarri duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea