Mundua -

Iraultza Sirian

20.000 siriarrek 'askatasuna' eskatu dute, 9 manifestariren hiletan

Ostiraletik, Segurtasun Indarrek gutxienez 31 pertsona hil dituzte, horietako 25 asteazken honetan. Al Assadek salbuespen egoeraren bukaera aztertuko duela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20.000 pertsonak "askatasuna" eskatu dute gaur Sirian, Deraa herrian, Segurtasun Indarrek hildako bederatzi manifestariren hiletan.

"Jainkoa. Siria. Askatasuna. Martirien heriotza ez da alferrikakoa izango", oihukatu dute Bashar al Assad agintariaren Erregimenaren aurkako protesten erdigune den hiriaren hilerrian.

Aipatu manifestariak atzo Deraan hil zituzen 25etako bederatzi dira. Ostiraletik, gutxienez 31 pertsona hil dituzte Segurtasun Indarrek.

Bien bitartean, AK-47 fusilak dituzten hainbat soldadu hiriko kaleetatik hedatu dira. Duela astebetetik, polizia sekretu eta agente berezi gehiago ikusten da kaleetatik.

Orain arte, Armadak bigarren mailako zeregina izan du, batik bat kontrol-postuak ezartzen, protestei aurre egiteko.

1963tik salbuespen egoeranBasahar al Assad Siriako presidenteak 1963tik indarrean dagoen salbuespen egoeraren bukaera aztertuko duela esan du; halaber, alderdien lege berri bat eta prentsa lege berria egingo duela adierazi du, ostegun honetan Bouthaina Shaaban prentsa kontseilariak iragarritako zenbait erreformen barruan.

Damaskon kontseilariak egindako prentsaurrekoan azaldu duenez, Deraako herritarrekin hitz egiteko batzorde baten eratuko dute, bertan baitaude erregimenaren aurkako protesten erdigunea. Azken astean 40 hildako izan dira protesta horien ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea