Mundua -

SEXU-ABUSUAK

Michael Jacksonek ehunka aldiz sexu-abusuak egin zizkiela salatu dute bi gizonek

Akusazio horiek baieztatzeko frogarik ez dagoela erantzun du poparen erregearen familiak.

Michael Jackson. Argazkia: Agentziak
Michael Jackson
Michael Jackson. Argazkia: Agentziak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurrak zirenean Michael Jacksonek sexu-abusuak egin zizkiela ziurtatu dute bi gizonek BBC Erresuma Batuko Irrati-Telebista publikoari egindako adierazpenetan.

Gaur egun, Wade Robsonek 36 urte ditu eta James Safechuckek, 40 urte. Robsonen esanetan, 7 urtetik 14ra arte jasan zituen abusuak eta 14 urte zituela bera bortxatzen ahalegindu zen. Safechucken kasuan, abusuek 10 urtetatik 14 urte ingurura arte iraun zuten.

"Berarekin nengoen bakoitzean, gauez berarekin gelditzen nintzen bakoitzean, nitaz abusatzen zuen", adierazi zuen Robsonek. Gaineratu zuenez, "gorputzean ukituak" egiten zizkion eta 14 urterekin bortxatzen saiatu zen.

Safechucken esanetan, 10 urterekin sexu-harremanak nola izan erakutsi zion eta, gerora, abusuak jasan zituen.

Michael Jackson 2009an hil zen, 50 urterekin. Hainbatetan adin txikikoei sexu-abusuak egiteagatik akusatu zuten. 2005ean izan zuen epaiketan, epaileak absolbitu egin zuen. 1994an, ostera, sexu-abusuak egozten zizkion mutiko baten sendiarekin akordio ekonomiko batera iritsi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gaur egungo musika Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Jende ospetsua albisteak Umeak albisteak gaur Sexu erasoak