Mundua -

Kolpe saiakerak

Yemengo presidentea: 'Gerra zibil odoltsua egon liteke'

Erregimeneko kide garrantzitsuenen babesa galdu du Salek astelehen honetan: hamarnaka militar, zenbait enbaxadore, eta herrialdeko bigarren probintzako agintariarena, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregimenaren aurkako kolpe saiakerak direla eta, Gerra zibila piztu litekeela esan die Ali Abdula Sale Yemengo presidenteak Armadako komandanteei.

"Kolpeak eginez boterea eskuratu nahi dutenek honakoa argi izan behar dute: egoera ez da egonkorra izango eta gerra zibila egongo da, gerra zibil odoltsua", adierazi du.

"Herriaren gehiengoak segurtasuna, egonkortasuna eta Konstituzioaren zilegitasuna" babesten duela esan zuen atzo Estatuburuak. Horren hitzetan, "gutxi batzuk dira kaosaren, indarkeriaren eta gorrotoaren antolatzaileak".

Erregimeneko kide garrantzitsuenen babesa galdu du astelehen honetan Salek: hamarnaka militar, zenbait enbaxadore, eta herrialdeko bigarren probintzako agintariarena, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea