Mundua -

Iraultza demokratikoa

Yemengo presidenteak Ali Muyawarren Gobernua kargugabetu du

Iragan ostiralean, Saleh presidenteak larrialdi egoera ezarri duen, 30 egunetarako, Gobernuaren kontrako manifestazio batean 42 pertsona hil ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ali abdala Sale presidenteak Ali Muyamarren Gobernua kargugabetzea erabaki du. Ondorioz, Gobernuak eguneroko eginbeharrak egiten jarraitu beharko du gobernu berri bat eratu arte baina "izendapenik eta kargugabetzerik" erabaki gabe.

Sale oposizioaren presioa jasaten ari da botere uzteko eta Gobernua kargugabetzeko dekretua zenbait ministrok dimisioa aurkeztu ondoren iragarri du. Ministroek azken asteetako protestetan egindako errepresioagatik protestatzeko hartu dute kargua uzteko erabakia.

Iragan ostiralean, Salek larrialdi egoera ezarri duen, 30 egunetarako, Gobernuaren kontrako manifestazioan 25 pertsona (42, osasun iturrien arabera) tiroz hil ondoren.

Larunbat honetarako "demokraziaren martirien aldeko dolu eguna" deitu zuen, protesta ezberdinetan hildakoen omenez.

Salek 32 urte egin ditu boterean eta ostiraleko manifestazioan gertatutakoan segurtasun indarrek zerikusirik izan ez zutela adierazi du. Bere ustez, "armadun pertsonak" zeuden manifestarien artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea