Mundua -
Iraultza demokratikoa
Armadak eta Poliziak Sana Yemengo hiriburuko kaleak hartu dituzte
Gobernuak AlJazeerako bi kazetari herrialdetik bota dituela onartu du. Bi kazetariak duela egun batzuk iritsi ziren iraultzen berri emateko.
Erredakzioa
Armadak eta Yemeneko segurtasun indarrek hiriburuko kaleak hartu dituzte ostiraleko manifestazioan 42 pertsona tiroz hilda suertatu ondoren. Protesta oposizioaren aldekoek deitu zuten Sanako unibertsitatearen inguruan.
Ehunka soldadi Sanako kaleetan daude kontrolak ezarriz eta leku publikoetan armak eroateko debekua betearazteko. Kontrol horietan, Yemengo daga tradizionalen zorroak ere arakatzen dituzte pistolen bila.
Bestalde, AlJazeera telebistako bi kazetari Yemenetik kanporatu dituztela onartu dute agintariek. Kazetariak egun batzuk zeramatzaten bertan protesten inguruko informazioa jarraitzeko asmoarekin.
Abdel Haq Sadah eta Ahmed Zaidan kazetariak Egiptora zihoan hegazkin batean sartu zituzten ostiral gauerdian Kairora joan eta handik Qatarrera itzul zitezen.