Mundua -

Iraultza demokratikoa

Larrialdi egoera ezarri dute Yemenen

Zenbait manifestari buruan eta bularrean tirokatu dituzte. Istiluak Sanako unibertsitateko sarreran izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ali Abdalá Saleh Yemengo presidenteak larrialdi egoera ezarri du herrialde osoan goizean, Saana hiriburuko unibertsitatean, izandako istiluen ondoren. Bertan 30 pertsona inguru hil eta beste 200 zauritu dira.

Prentsaurrekoan iragarri duenez, Salek oposizioko manifestarien hilketak deitoratu eta "demokraziaren martiriak" direla esan du. Hala ere, tiroketan Poliziak zerikusik ez duela azpimarratu du presidenteak.

Manifestazioa ostiraletako otoitzaren ostean hasi da eta antza denez, zibilak izan dira unibertsitateko sarreratik gertuko teilatuetatik manifestarien kontra tiroka hasi direnak. Unibertsitatearen ingurua da, hain zuzen, iragan hilabetean Ali Abdalá Sale hasitako protesten gunea.

Iskanbilak hiriburutik hedatu dira eta manifestariak unibertsitatetik gertu dauden etxeetako segurtasun harresia botatzen saiatu direnean hasi da. Harresi horrekin, Aldaketaren Plazan kanpa denda gehiago jartzea ekidin nahi zuten bizilagunek.

Biktima askok bala zauriak dauzkate buruan eta bularrean.

Yemengo protestak Egipton eta Tunisian izandakoen eraginez hasi ziren, urtarrilean 27an eta otsailean areagotu egin ziren. Gaurkoak, hala ere, ordutik izandako istilurik larrienak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea