Mundua -
Protestak
30 hildako eta 200 zauritu inguru, Yemenen izandako manifestazioan
Biktima askok bala zauriak dituzte buruan eta bularrean. Istiluak Sanako unibertsitateko sarreran izan dira.
Erredakzioa
Gutxienez 30 pertsona hil dira eta beste 200 zauritu zenbait pertsona Gobernuaren kontrako manifestarien aurka tiroz hasi direnean.
Manifestazioa ostiraletako otoitzaren ostean hasi da eta antza denez, zibilak izan dira unibertsitateko sarreratik gertuko teilatuetatik manifestarien kontra tiroka hasi direnak. Unibertsitatearen ingurua da, hain zuzen, iragan hilabetean Ali Abdalá Sale hasitako protesten gunea.
Iskanbilak hiriburutik hedatu dira eta manifestariak unibertsitatetik gertu dauden etxeetako segurtasun harresia botatzen saiatu direnean hasi da. Harresi horrekin, Aldaketaren Plazan kanpa denda gehiago jartzea ekidin nahi zuten bizilagunek.
Biktima askok bala zauriak dauzkate buruan eta bularrean.
Yemengo protestak Egipton eta Tunisian izandakoen eraginez hasi ziren, urtarrilean 27an eta otsailean areagotu egin ziren. Gaurkoak, hala ere, ordutik izandako istilutik larrienak dira.