Mundua -

Hondamendi naturala

Hiru zentral nuklearretako arazoek beldurra zabaldu dute Japonian

- Kan: 'Japoniako ezbeharrik handiena da II. Mundu Gerratik'.

- Fukushimako zentralean beste leherketa bat gerta daiteke .

Gobernuaren arabera, erradiazio maila ez da kezkatzeko modukoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirugarren zentral nuklear baten arazoen berri eman dute Japoniako agintariek. Zentrala Tokain dago, Ibaraki probintzian, Tokioko iparraldean. Fushimako eta Onagawako zentralekin batera, Tokaikoa da arazoak edukitzen ari den hirugarrena, iragan ostiralean Richter eskalan 9. maila izan zuen lurrikarak, eta ondorengo tsunamiak, Japoniako iparekialdeko kostaldea suntsitu ostean.

Ibarakiko agintarien iturrien arabera, Tokaiko bigarren solairuko bi hozte-sistemetatik bat gelditu egin zen baina besteak normaltasunez funtzionatzen du. Hori dela eta, ez dute erreaktorean arazorik espero.

Martxoaren 11ko lurrikarak Japonian dauden 51 zentral nuklearretatik hamaika geldiarazi zituen.

Horietako batean, Fukushimakoan, erradiaziok baimendutako maila gainditu du. Hozte-sistema blokeatu egin da eta fusio-nuklearraren beldur dira.

Gobernuak azaldu duenez, zentraleko sei erreaktoreetatik biren tenperatura jaisten saiatzen ari dira, 1a eta 3a.

Bestalde, Tohoku Electric Power Company Onagawako zentraleko enpresa arduraduna, lehen mailako alerta maila ezarri du bertan, zazpi mailako eskalan baxuena.

Agintarien arabera, "Onagawako zentraleko hiru erreaktoreak kontrolpean daude".

Kan: ''Krisirik larriena''

Japonia II. Mundu Gerratik izandako krisirik larriena pairatzen ari dela adierazi du Naoto Kan Japoniako lehen ministroak.

Telebistan egindako agerraldian, Japoniak ezbeharrari nola egiten dion aurre oso garrantzitsua da, izan ere, etorkizuna erabat baldintzatuko du.

Bitartean, adituen arabera, hurrengo asterako hainbat erreplika espero dituzte, batzuek zazpi graduko maila izan dezakete Richter eskalan.

"Sabeleko hiru erradiografia" bezala

Fukushimako zentralaren erradiazio mailak 500 mikrosievertako baimendutako muga gainditu du eta, egun, 1.557 mikrosiervetera iritsi da Japoniako 13:52 orduan (04:52 Greenwicheko meridianoaren orduan).

Egungo mailak "ez da osasunerako kaltegarria", Edanoren hitzetan. Gobernuaren esanetan, erradiazio maila "sabeleko hiru erradiografia" egitea bezala da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea