Mundua -

Erradiazioaren efektuak

Erradiazio nuklearra: ikustezina eta usaingabea, baina zitala

Pertsonei eta ingurugiroari kalte egiten die, urteetan pilatzen joaten da eta mota guztietako minbiziak eta gaixotasunak sortzen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erradiazioa "ez da ikusten eta ez da usaintzen, baina ondorioak epe luzerako dira eta jendearen osasunari eta ingurugiroari kalte egingo die hurrengo urteetan". Eduard Rodriguez-Farre Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) erradiologoaren hitza dira, Japoniako zentral japoniarretan gertatzen ari denaren inguruan ari denean.

"Erreaktore nuklearraren nukleoan 60 kontaminatzaile erradiaktibo baino gehiago daude, uranioaren fisioetik sortutakoak. Batzuek biziraupen luzea dute eta besteek oso laburra, baina ia denek afinitate handia daukate gure gorputzarekin eta bertan pilatzen dira, izan ere, gure elementu biologikoen antz handia daukate", azaldu du zientifikoak.

Rodriguez-Farré erradiazio nuklearretan aditua da, munduko onenen artean dago eta Chernobileko hondamendiaren inguruan hainbat liburu idatzi ditu. Bere esanetan, 60 kutsatzaile horien artean, gizakientzako arriskutsuenak iodoa, estrontzio 90a eta zesioa (C-137).

Kaltegarrienak: Iodoa, estrontzioa eta zesioa

"Iodoak berehalako efektua dauka eta geneetan mutazioak eragiten ditu. Horien ondorioz, tiroideetako minbizia izateko probabilitateak gora egiten du", dio Rodriguez-Farrek. Chernobileko istripuaren ondorioz, adibidez, tiroideetako minbizi kasuaen kopurua 10 aldiz handitu zen Europako erdialdean.

Bestalde, estrontzioa hezurretan pilatzen da gutxienez 30 urtez, kaltzioa balitz bezala, eta gorputza irradiatzen jarraitzen du; cesioa, bitartea, giharretan metatzen da.

Kutsatzaile horiek "minbizi kasuen garapena errazten dute, batez ere hezurretan, giharretan eta garunean, gorputzaren inmunitatea jaisten dute eta bestelako gaixotasunak garatzeko aukerak areagotu egiten dira".

Malformazioak ugalketan

Erradiazioak, gainera, "ugalketa prozesuan aldaketak sortzen ditu", gogorarazi du adituak, "eta emakumezkoengan eragin handiagoa dauka".

Horretarako arrazoia "espermatozoideek 90 egunero berritzen direla" da; beraz, aldatutako espermatozoidea denbora epe horretan desagertu egiten da. Obuluak, aldiz, obulutegian egoten dira eta aldatutako obulu bat ernaltzen bada, fetuak malformazioak izango ditu".

Eragina ingurugiroan

Erradiazioak ingurugiroan dituen ondorioak ez dira arinagoak: "Epe luzera, kutsadura nuklearra lurzoruan eta itsasoan sartzen da, kate trofikora eransten da, arrainetan, Japoniako dietako oinarria direna, gainontzeko animalietan, frutan, barazkietan...".

Zientifikoaren arabera, prozesu hau "biometatzen doa, hau da, izaki bizidun batetik bestera pasatzen eta okertzen doa. Horren adibide, "Artikoan hil behar izan zituzten milaka elur-oreinak, jandako liken kopuruagatik".

Zer egin?

Rodriguez-Farrerek azaldu duenez, azalarekin izandako kontaktua zirujauen antzeko garbiketan eginez kendu daiteke: gorputza, ilea eta azazkalak detergentearekin garbituz eta eskuilatuz. Arropa ere bota egin behar da.

Zailagoa da, ordea, kutsatzaileen bide nagusiaren kontra egitea: "arnasketa". Horren aurrean eragina duen gauza bakarra iodo-pirulak dirak, Japoniako agintariek herritarren artean banatzen ari direnen antzekoak.

"Tiroideak soberan duen iodoa bota egiten du. Ondorioz, zuk tiroideari iodoa ematen badiozu –aipatutako pirulak hartuta-, arnastutako iodo kutsatua berehala botako duzu", azpimarratu du adituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea