Mundua -
latinoamerika
5,5 graduko lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du
Sismoa Taltaletik 50 bat km-ra izan da, 04:45ean.
eitb.eus
Richter eskalan 5,5 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du gaur, 2019ko urtarrilaren 30, han 04:45 zirela.
Herrialdeko Sismologia Zentro Nazionalak jakinarazi duenez, dardararen epizentroa Taltaletik 50 bat km-ra erregistratu dute, 53 km-ko sakoneran.
Momentuz, agintariek ez dute jakinarazi zauriturik ala kalterik eragin ote dituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea